KANTUAK-CHANTS

Baionako diosesaren kantu ofiziala Frantses XabierekoaV. sortzearen mendeurrena.

Chant officiel du 5e centenaire pour le Diocèse de Bayonne

SAN FRANTSESI, BOST MENDE W 40

Hitzak: E. LARRE – Airea: J.LARRIEU – Organoa : M. DHERS

San Frantsesi, bost mende du, egin zion hel Jainkoak.
Xabieren sortu bazen, Jatsun ziren arbasoak,
Bihotzeko esker onak zor baititu Nafarroak.

1
Aitaz Garaztar, amaz Baztandar
Euskal Herriko zen Frantses
Bainan bazoan munduan zehar
Kristoren maitasun bidez.
2
Parisen zuten ixtudiotan
Izar batzuk distiratu
Inazioren gidari pean
Lagundia zuten sortu.
3
Fede sukarrez zazpiak ziren
Igan martiren mendira ;
Hiru botuak egin zituzten
Eta beste bat gainera.
4
Aita Saindua lauzkatu nahiz
Ziotela obeituko
Laugarren botuz ziren eskaini
Aita horren zerbitzuko.
5
Bainan Frantsesek xoilki luzatuz
Xina lurrerat begia
Oro bataia, kurritu ditu
India ta Japonia.
6
Sukarrak joa, zerurat doa
Euskal otoitz errepikan
Gure herri hau eta mundua
Gauden leial Kristo baitan.

A SAINT FRANCOIS, POUR LE 500ème ANNIVERSAIRE.
SAN FRANTSESI, BOST MENDE W 40

(traduction française par Peio Ospital)

Cela fait cinq siècles que Dieu appela Saint François.
S’il naquit à Xabier, ses ancêtres étaient de Jaxou,
La Navarre doit de chauds remerciements.

1 – Garaztar de père, baztandar de mère,
François était originaire du Pays Basque,
mais il allait de par le monde
par amour pour le Christ.

2 – Des étoiles brillèrent
durant leurs études à Paris :
sous la conduite d’Ignace,
ils fondèrent la Compagnie.

3 – Animés du feu de la foi, les sept
gravirent le mont des martyrs ;
ils prononcèrent les trois vœux
et un autre en plus.

4 – Voulant aider le Pape,
ils lui promirent obéissance ;
par un quatrième vœu
ils se mirent à son service.

5 – Cependant seul François
porta son regard sur la Chine.
Baptisant tout le monde
Il parcourut l’Inde et le Japon.

6 – Frappé par la fièvre, il meurt,
priant en basque.
Puissent ce pays et le monde entier
Demeurer fidèles au Christ.

SAN FRANTSES JATSUKOA W.9

P. Basile JOANNATEGUY, O.S.B (1895)

San Frantses Jatsukoa,
Otoitz egizu guretzat.
San Frantses Jatsuko,
Otoitz egizu guretzat.

1
San Frantses, eskualdun semea,
Eskual herriko lorea,
Utzi duzulakotz mundua,
Jaunak benedikatua.
2
Amodioz Jainkoarentzat
Utzi dituzu bertzentzat
Mundu huntako atseginak,
Zuretzat hautatu penak.
3
Utzirik ere ohoreak
Eta munduko bideak,
Jarri zinen bizi guziko
Iñazioren meneko.
4
Jesusentzat sutan bihotza,
Munduz-mundu bazabiltza
Jesusen ezagut-arazten
Eta haren maitarazten.
5
Penitentziari emana,
Utziz loa eta lana,
Zabiltza arimen ondotik
Hek zeruratzea-gatik.
6
Hortakotz bethi auhenetan,
Bethi othoitz kartsuetan,
Erraten zinion Jaunari :
" Barka, Jauna, gizonari! "
7
" Oi ! nere Jesus guziz ona,
Nik noiz duket zoriona
Jende guzien ikusteko
Denak zuri belhauniko "!
8
Othoitz egin-eta horrela
Nigarra dariozula,
Zohaz berriz ere airean
Biziaren gal-orduan.
9
Gogotik, itsuak argituz,
Eri direnak sendatuz,
Hilak piztuz, zohaz aintzina
Salbaien herriak barna.
10
Zaitugunaz geroz gurea,
Frantses Jatsuko semea,
Zerurat gaitezken artean,
Lagunt gaitzatzu lurrean ! -

OI SAN FRANTSES JATSUKOA W 10

Oi San Frantses Jatsukoa,
Zuk bezala dugun maita
Gure aita zerukoa,
Zuk bezala dugun maita
Jaun Goikoa.

1
Euskal seme, gazte odol bero,
Nola zinen kanbiatu gero !
Jesusentzat utzi tuzu oro,
Amodioz zinelakotz erho.
2
Joan zira herria utzirik,
Elizaren deia aditurik,
Bihotzean duzula bakarrik
Nola salba arimak galtzetik.
3
Zonbat mila dituzu salbatu ?
Berri Ona nola zuk hedatu !
Gaur zeruan Elizak zu zaitu
Misionesten patrointzat hautatu.
4
Itsas-gizon itsas-gizonekin,
Arraintzari arraintzariekin,
Oi ! zer lanak ditutzuna egin !
Zerukotzat hor zintuen mozkin.
5
Oi San Frantses, begira gazteak,
Ez ditzala lotsa bizitzeak,
Mundu hits hau argituz fedeak
Xora ditzan zerurat heltzeak !
6
Erientzat, oi ! zer bihotz ona,
Zer indarra agertu duzuna !
Orai ere beha heien gana,
Emozute zuri galdegina.
7
Euskaldunak mundu zabalean
Zonbat dira Etxea gogoan !...
Zuk bildurik, artalde berean,
Gaiten kausi zurekin zeruan ! (Pierre Narbaitz)

8
Etorri zen bi mila urtea
Parropien arramoldatzea
Errex baitzen, Frantses, oroitzea
Zuri zela Garazi zaintzea.


9
Aita Jatsu, Donibanekoa
Baztangoa amaren erroa
Etxaberrin duzu sor-lekua
Salba zazu zure Nafarroa .

10
Inazio eta lagunekin
Jaunarentzat duzu botu egin
Emaguzu segitzea berdin
Jesu Kristo ereilearekin. (Emile Larre)

GORA GORA SAINDU HAUNDIA !
OTOI BEIRA ESKUAL HERRIA !

1
Xabier Herriko Eskualdun Semea
Gazte kartsua zen dohainez betea.
2
Hartze onekoa Pariserat jorik
Ikasle funtsezko jarri zen gazterik.
3
Munduak lausenguz zuen lilluratu
Inaziok berriz Jaunari bihurtu
4
Apezturik doa Indio alderat
Arimen biltzeko Jainko artalderat.
5
Zenbat arrangura arimen ondotik
Bainan Jaunak beti zeraman eskutik.
6
Mirakuilu frango zituen egiten
Eriak sendatzen, hilak ere pizten.
7
Ikusten baitzuen Frantsesen ahala
Jendea horra zen, Jesusi bezala.
8
San Frantses O Saindu hain gorresgarria
Benedika zazu gur’Eskual Herria.

SFX kantu eta aire xaharrak:

Santu bata baterako

ZOKOTARREK

Zokotarrek, Zokotarrek, San Frantses agur (bis)
Agur zuri San Frantses oi gure saindua
Gu bezala baitzare euskaldun sortua
Otoi entzunen duzu herritaren oihua
Beti geriza zazu oi gure herria

Beira zazu fedea herritaren baitan
Bakearen goxoa gure bihotzetan
Zure bozkarioan Jainkoarekin betan
Gaitezen beti goza zeru ederretan.