SAN FRANTSES XABIER

FAMILIA ETA XABIER GAZTELUKO HAUR DENBORA (1506-1525)

Gaztelua.

Harroka gora baten gainean lotua, Erdiaroan hasi zuten Mauroetarik zaintzeko eta Aragoiko Erreinurateko muga-lurrarentzat. Hura zuten orobat egoitza, kapera eta harretxe bere zalditegi, dorre eta harrizko gerizekin.
Haren erdiko San Migel dorretik ikus zitakeen Santa Maria komentua bai-eta hilharriak.
1512 an kastillarrek hartzen dute Nafarroako Erreinua, Xabierek 6 urte zituelarik. 1515 an aita hiltzen zaio. Ondoko urtean Xabieren anaiek, oldarturik, harmak hartzen dituzte : horren gaztiguz, Cisneros kardinaleak arrasatzen ditu gazteluaren harrizko gerizak eta dorreak.

Familia.

Aita, Juan de Jaso y Atondo, noblea du, jaun argitua, zuzenbide-doktor, eta Nafarroako Erregeen zerbitzuari lotua. Erregeren kontseiluko zen.
Ama, Maria de Azpilicueta y Aznarez, Baztangoa zen sortzez, Xabiereko jauregiaren eta Azpilicuetako dorrearen ondokoetarik, Xabier Frantzian ikasle zen denboran.

Anai-arrebak.

- Magdalena, andere Ixabela Katolika, Gandiako serora Klarizen komentuan saindu famarekin hil zen.
- Ana, Diego de Ezpeleta Beireko jaunarekin ezkondua.
- Miguel de Javier, jauregiko seme ondoko egina, Isabela Goñi y Peraltarekin ezkondua.
- Juan de Azpilicueta, Juan de Arbizurekin ezkondua eta bigarren ezkontzaz Lucia Aguirrerekin.

Francisco Javier sortu zen 1506 ko apirilaren 7 an. Bataiatzailea izan izan zen Miguel de Azpilicueta , Jabiereko abadia Santa Maria parropian.

PARISEKO UNIBERTSITATEAN IKASLE ETA ERAKASLE (1525-1536)

1521an Miguel eta Juan, Xabieren anaiak armetara doatzi. Henri II Albreten alde, hau Nafarroako errege-semea eta frantses armadak laguntzen dituzte Nafarroan sartzen. Amaiurreko gazteluaren defentsan parte hartzen dute (1522 uztaila) eta Hondarribikoarenean ere.
Azken huntako plazan ardiesten dute Espainiako Carlos V aren barkamena eta hunek itzuli zizkien abantail batzu, dretxo ela ohore batzuekin (1524 otsaila).
Unibertsitateko ikasketak : Arteetako maixu (1530).
Frantses ez da gerlari izanen bere anaiak bezala ; aitaren bidea du segitu gogo eta lehenik istudiotan jarraiki. 1525 an, 19 urte dituelarik, badoa Pariseko Unibertsitaterat. Santa Barbarako ikastetxean sartzen da eta Gizajakintzen ondotik, Arteak eta Filosofia ditu hartzen 4 urtez. 1529 an ardiesten du batxiler titulua eta 1530 an igaiten du lizentziadura, hortan ardietsiz Arteetako Maixu tilulua.
Erakasle gazte baten ametsak.
Frantses Maixuak hasten du bere erakasle lana Dormans-Beauvaiseko kolegioan, denbora berean segituz berak Teologia-doktorgoko istudioak. 1531an lehiatzen da Nafarroako tribunaletarik ardietsi beharrez bere Nobleziako ageria eta familiako tituluen baliatzeko baimena. Bere xedea du unibertsitate eta erligioneko tituluekin kargu haundi baten irabaztea.

SAN INAZIOREN IKASLE (1533-1537)

1529 an bere egoitzako lagunaren ezagutzak egiten ditu, Inazio Loiolakoa, hau gipuzkoar ikasle zahar bat armadetan ibilia eta Irunen kolpatua 1521an. Hunek du Xabier bildu nahi, sortu nahi lukeen anaidiarat. Xabieren amets ederreri errefera hau egiten du behin eta berriz : " Zer probetxu du gizonak mundu guzia irabazirik ere, bere arima galtzen badu ? " Hola da Frantses konbertitzen, uko egiten du bere ametseri eta Jainkoari emanen dio bizia (1533).

Montmartreko botuak (1534).

Inaziok moldatu zuen unibertsitateko ikasle multxo bat: Pierre Fabre frantsesa, Xabier, Simon Rodriguez portugaldarra, Diego Lainez, Nicolas Salmeron eta Nicolas Bobadilla hiru espainol 1534 ko agorrilaren 15 ean, Montmartreko kaperan botu egin zuten denek bizitzeko pobrezian, garbitasunean, beila bat eginen zutela I,ur Sainduetarat, eta handik osorik itzultzen baziren, Aita Sainduaren esku emanen zirela obedientzian edozoin misionetako. Ondoko ilabetean berean hasi zen Xabier Inazioren Ejerzizio Espiritualen egiten.

Bere ametseri uko eginik, Italiarat.

Frantses Maixuak ukan zuen bere noblezia ezagupena eta eskaini zioten Iruneko katedraleko kalonje izendatzea bainan uko egina du bere lehengo ametseri eta ez du gehiago horietaz axolarik. 1536 ko hazaroan Xabier eta lagunek uzten dute Parise Veneziarateko (Italia) eta handik Lur Sainduetarat joanen direla beilaz itsasoz. Oinez pasatzen dute Frantzia, Alemania, Suiza eta Tirol negu bortitz baten minekin, eta Venetziarat heltzen 1537 ko urtarrilean.

Apez kartsua.

Itsasoz abiatu artean, barreatzen dira Venetziako ospitaletan. Frantses badoa ezinsendatuen ospitalerat. Ekainean apez-ordena hartuko du Venetzian, kofesatuz, dotrina erakatziz, ospitaletan lan eginez...., beti bere apez lanari emana gelditzerik gabe.

JESUSEN LAGUNDIA : BESTELA BIZITZEKO BIDE BAT

1538 : Inazio Loiolakoa eta hunen dizipuluek hautatzen dute Erroma, hango behardunen zerbitzuko. Sortu dute Jesusen Lagundia eta Javier izanen da Inazioren segetarioa. 1539 an Aita Sainduak onhartzen du hautu berri hori.

Jesuisten hautu modua :

1/ Liburu batek (Ejercicios Espirituales) erakusten du Kristoren aurkitzeko bidea eta haren zerbitzuan jartzea.
2/ Lagundiaren gakoa : anaitasun bat egitea elgarrekin, amodioak eta obedientziak josiko dutena, berdin munduan gaindi barreaturik ere.
3/ Oro egin Jainkoaren osperako.
4/ Den ttipiena maitatu eta zerbitzatu, Aita Sainduari obeditu.
5/ Oro Jainkoaren esku, Inaziok dion bezala : denak baino lehen Jainkoaren nahia bilatu. Gauzetan, den baliosena ere ez ezar Jainkoaren gainetik gure nahikundean.
6/ Goragotik hazi gure lana. Oro Jainkoaren izenean egin. Eginak oro otoitz bihurtu.

AITA SAINDUAK ETA PORTUGALEKO ERREGEAK IGORTZEN DUTE IGUZKIALDERAT MISIOLARI ( 1540-1541 )

Xabier hautatua.

Ez du gehiago mugarik Jesuisten famak eta Portugaleko Juan III erregeak galdatzen ditu misionestak Indiarako. Biga hautatzen ditu Paulo III Aita Sainduak bainan horra bat eri dela joaiteko bezperan. Xabierek haren lekua harzten du berehala. 1540 ko Martxoaren 14 an erraiten diote berria eta biharamunean hartzen du Lisboarateko bidea berekin otoitz-liburua hartuz bakarrik, paper batzu eta arropa zerbait. Kurritzen ditu Italia, Frantzia eta Espainia, portugaldar enbaxadorea lagun bainan ez da Nafarroarat hurbilduko ez zeiharkatzea gatik bere eginbidetik.

Lisboako kortean.
Juan III adixkidetzen da Lisboan beren kargua zerematen Xabier eta Simon Rodriguez bi jesuistekin. Nahi du horgo kapitalean egon diten, Jesusen Lagundiaren etxe batzu idekiz hor. Martin Azpilicuetakoak nahiko zuen ere bere iloba Xabier hor atxiki. Bainan alde bateko hautua egina da : Rodriguez da hor gelditzen eta Xabier Indiarat joaiten.

HORRA PIDAIA BAT LUZEA ETA DORPEA INDIARAINO (1541-1542 )

Aita Sainduaren mezulari Iguzkialde guziko.

Urte bat iraganik Portugaleko kortean, Jabierek itsasoa hartzen du 1541 eko apirilaren 7 an, 35 urtetan, Indiarat buruz. Nuntzio Apostoliko edo Aita Sainduaren mezulari izendatua da Iguzkialde guziarendako, Mozanbika, Melinde eta Socotora lurretan gaindi.
40 egun osoz, jasanen dute itotzeko beroa eta haizerik ez Gineako Golko hartako ekuador uretan ; inguratu zuten Esperantza Oneko itzulia eta heldu ziren Mozanbikarat han egon baitziren sei ilabete. Arte hortan eritegietan gaindi aurkitu eri eta pobreak sokorritzen zituen Xabierek.
1542 ko otsailean badoa Indietara buruz. Melindeko (Kenia) Erreinu-lurrerat heltzen dira bai-eta Socotorako islarat. Hor Xabier hasten da musulmanoen peko zauden girixtino talde berri batzueri predikatzen.
1542 ko maiatzean, huna bixtan duela Goako leihorra, Lisboatik abiatu-eta 13 ilabeteren buruan.

Untziko bidaia hartan.

- " Hamac " zaku dilindako batean lo egiten zuten, gau eta egun haize erauntsi pean.
- Jatekoa : bizkotza idor, haragi, arrainki gazitu. Arnoa eta ura edateko. Gaziki horiekin bihoztarrak bazituzten, eta ahosabaiaren erredurekin ainitzek ezin jan ezin edan eta hola hiltzen ziren.
- Ura hil-geldia zelarik haize eskasez, untzia gelditua zagon. Izerdi eta bero hartan etzen eritasun eskasik.
- Egarria zen txarrena. Beroarekin urziloetako ura andeatua zen.
- Itsas-joa eta eritasun kotsudun edo ur andeatuekin hiltzen ainitzak.
- Ekaitz eta galernak izigarriak ziren, bereziki Esperantza Oneko itzuli hartan.

Horiek oro ziren itsasoko jasangaitzak eta frango ez sekulan bururat heltzen.

XABIER ETA BESTE ERLISIONEAK

Barneko su hura.

Girixtino fedearen predikatzea : su horrek zerabilan Xabieren bizia. Ahoan bilorik gabe jorratu ere zituen ederki europear unibertsitateetakoak, axola gehiago zutelakoan jakitate axalezkoez, bihotz eta gogoen hazteaz baino.

Brahman hindues, budista eta xintoista.

Hiru erlisione horietakoak zituen bere aintzinean. Musulmanoekilakorik etzuen hanbat izan. Hinduismoa berriz ezagutu zuen. Brahmanekin elgar onartu zuten. Azkenik, japones bonzoekin, budistekin (xintoista) harremanak ukan zituen bai-eta elkarrizketak : bereziki Nishitu jakintsun xaharrarekin, 80 urtekoa, bere erlisioneko apezpiku bat bezalakoa....

INDIAN MISIONEST (1542-1545)

Goan, abiadura eta lehen predikategi.

Goa zen Iguzkialdeko portugaldar lurren kapitala. Han zauden errege-ordea eta apezpikua. Jabierek han eremanen ditu bere Indietako lehen ilabeteak. Badoa ospitaletako erietarat, katixima egiten, otoitz eta kantu, Santa Fe ikastetxeko lanak bururatzen.

Perlaketariak.

1542 ko urrian joan zen India hegoaldeko itsas-hegietarat hor baitira perla arrantzariak. Erran behar da horiekin duela ebanjelio-lan ederra egin Xabierek, egin zioten ongi-etorriarekin.
Gure denbora baino mendeak aintzinago, hasi zen Xabier laikoen formatzen eta beregain ezartzen Elizan, bai-eta katexiztak fede-erakasle, haurren bataiatzale eta Elizako arduradun.
Katixima bat ere egin zuen, bi mendez erabiliko dena. Aita bat bezala hartu zuten perla arrantzaleek, hain ziren berak Xabieren bihotz onaren eta fededun karraren lekuko.

Indiaren hegoalde eta Ceylango kosta.

Travancoren bataiatu zituen 10.000 lagun ilabete batez. 1545 an 5 ilabete iragan zituen Ceylanen. Indiaren mendebal kosta eta ekialde kostako parte bat iragan zituen Santo Tomeraino, hor baitzagon San Tomas apostoluaren hobia.

ISLA MOLUKOAK ETA ASIAKO HEGOALDE ( 1545-1549 )

Xabier predikatzen dabila portugaldarrek beretu lurretan eta heien joan-jinak baliatuz.
4 urte osoz ibiltzen da harat eta hunat Asiako Hegoalderaino egonaldi batzu eginez Goan : pizgailuen lurra deitzen dute hura.

Malacatik Amboino eta Ceranerat.

Malaca hiria eta inguruetan ukan zituen bere egitekoak Indiar Ozeanotik eta malesiako Isletarainokoan. Ainitz konbertitze ardietsirik ere, portugaldar ainitzen biziko galdukeriak ezin xuxenduz egon zen.
1546 ko otsailean Amboinoko hirirat heltzen da. Bazoalarik Cerango auzo islarat, hori baitzen lepo-moztaleena deituen lurra, bere kurutza galdu zuen itsasoko galerna batean. Lurreratzean huna hango itsas-karramarro batek itzultzen diola.

Pizgailuen Islan : Ternate eta Moroaren isla.

Iparraldeari buruz badoa Pizgailuen Isla aurkitu beharrez ; lur hortan erlisione musulmana zen 15 garren mendeaz geroz. Hor iragan zuen urte bat hurbil (1546 ko ekaina -1547 ko apirila) Ternaten eta Moroaren islan. Hor zituen lepo-moztaleen ikarak ezagutu bai-eta musulmanoenak 30 girixtino herrittoetan gaindi.

Gizon bitxi bat, lur bitxietan : Anjirô japonesa.

1547 ko ekainetik abendora, Malacan egin zuen bizia. Han zuen ezagutu Anjirô edo Yahiro japoniarra, hau zen samourai edo japoniar gerlari izan bat gizon hiltze batzu egina eta bere herritik portugaldar untzi batean ihesi etorria. Anjirô eta hunen bi mutilek ikasi zuten portugera mintzaira eta Xabieren interpreta-itzultzale jarri ziren Goaratzearekin. Urte bat biziko da hor kapitalatik eta perlaketarietara joan-jinka, bai-eta Cochinerat joanez, aintzineko urteetan erakatsi ebanjelioaren hobeki finkatzeko.

16 GARREN MENDEKO JAPONIA

" Kondu emazue, japoniarrak, hor adoratzen baititutzue jainko bezala, Jainkoak gizonen zerbitzuko egin kreatura batzu " : holaxe zen bere herritarreri mintzo Anjirô, berak bataioa harturik Goa hartan bai-eta izen berri hau : Santa Fe-ko Paulo.

Hauxe zela herria.

Herri berezia zen Japonia, bazuen zibilizazio bat milaka urteko erroak zituena, isla andana batez inguratzen zuen itsaso batek denetarik zaindua. Herri horrek bazituen kurutzamenduak bereziki Xinarekin, nahiz bakanduak 1523 urteaz geroz.

Feodalismo anarkikoa.

1467 urteaz geroztik, anarkia politiko eta militar batean bizi zen Japonia. Bazuen enperadore bar bere podorea izenezkoa zuena zeren baitzuten gobernamendu bat, " shogun " kantziler batekin nahiz hunek ere, 16 garren mendean ez zuen japoniar lur guziaren gainean manatzen. Egia erraiteko, podorea erdizkatzen zuen " daimyo " deitu feodalitateko jauneria batekin : 200 bat ziren hauk bainan 20 bat haundi bakarrik horietan ahaldun zirenak.
Feodalen anarkia horrek mendratua zaukan Japonia nahiz kanporako merkatua eta girixtino fedearen hedatzeak fagoratzen zituen. Mendebal itsas-hegiko daimyoek nahi zuten tratuan ari portugaldarrekin, hauk 1543 an jinak suertez eta misionesten aldekoak izaki. Deus enegurik gertatzen bazen daimyo batekin, beste batek ordaintzen zuen, tratuak aintzina segitzea gatik eta portugaldarrek zituzten arma berrien erosteko.

Herri argitua.

Hango zibilizazioa aintzinatua zen, erlisione budista eta xintoista heiek bazituzten komentu haundi batzu beren otoizle bonzoekin eta hauk eskola eta jakitate haundiko fraideak izaki.

XABIER JAPONIAN : KAGOSHIMA, YAMAGUCHI, KYOTO ( 1549-1551 )

1549 ko apirilaren 15 ean Xabier Goara doa portugaldar untzi batean bere anaia Juan Fernandezekin, eta Aita Cosme de Torres, bai-eta Anjirô eta bi mutilekin ; berekin zituzten ere Manuel xinatarra eta Amador malabartarra. Malacan xinatar itsaslapur bati mailegatu zion untzixka bat bere bidaian jarraikitzeko. Indoxina eta Xinako kostak itzulikatu zituzten eta Kagoshimarat heldu 1549 ko agorrilaren 15 ean.

Hastapenak Kagoshiman.

Urte bat egonen dira hemen Satsumako daimyoaren baimena ukanik. Xabier harritu zen ikusi zuelarik nolako maila zaukan hango jendeak bere gogo-bihotzetan eta nolako galde zorrotzak egiten zituzten.

Predikuan batetik, buruz buruan bestetik.

Lehenik prediku egiten hasi zen karriketan bainan gero berriz jendearen bisitatzen, hatxemanarekin mintzatuz eta hola ikasten zuen japoniarren gogo-bihotzen berri.
Solasketan, elkarrizketan, elhe ta elhe, irabazi zituen lehen konbertitzeak eta hola ziren hizketari dorpeen batzu bilakatu lehen girixtinoak.

Kiotorat ( lehenago Miyako ).

Enperadorearen baimena ukan zuen beste herri batetara joaiteko urte bat predikatzeren buruan. Hirado, Yamaguchi eta Sakay-en barna joan zen Miyahorat neguaren betean eta ainitz irriskutan barna, enperadorea eta shogun hura zauden lekurat. Etzuen onik izan : gerla gorria zuten eta ez zuten beren ganat hartu.

Yamaguchi : girixtino multxo kartsua.

Berriz etorri zen Yamaguchirat eta daimyoren baimena ukan han predikatzeko : horra han bostehun bat girixtino bederatzi ilabetez ( 1551 urtarril – irailara ). Hiru ilabete egonen da hor Bungo jaunaren lurretan gero itzultzeko portugaldar itsasuntzi batean ( 1551 hazaroa – 1552 urtarrila ).

XABIER SANCIÁNEN HILTZEN DA 1552an XINAKO ATEAN ETA GOAN EHORTZIA DA

Ekialdeko jesuisten probintzia-buru.

San Inaziok Ekialdeko Jesuisten Lagundia sortzean, Portugaleko probintziatik berex egina zuen. Xabier ezarri zuten probintzia-buru. Lehenik Goako ikastetxeari berrialdi bat emanik, eta kudea-modu batzu xuxendurik, Xabier berriz abiatuzen itsasoz 1 552 ko apirilaren 17 an.

Xina, Japoniaren gakoa.

Xinaren konbertitzeko xedea zuen, gero Japonia beretuko zuelakoan fedeak Xinatar eta japoniarrek beren jainkoak arbuiatuko zituztelakoan zagon, eta Jainkoa eta Jesu Kristo gizon guzien salbatzailea bakarrik adoratuko.

Enbaxadarik ez.

Nahi ukan zuen enbaxada bat sortu legez Portugaleko erregearen izenean, harekin portugaldar untzia sar ahalko zela Xinako portu batean bainan eza eman zuen Malacan Alvaro de Ataide kapitainak eta berez bere behar ukan zuen pidaia segitu.

Bereber gelditzen da Xabier Xinako ate hetsiaren aintzinean.

1552 ko irailan, heldu zen Sanciánerat, hau baita Canton-etik hurbil den isla bat portugaldarrek ezagutzen zutena xinatarrekin aferak egiten zituztelarik Harrapatuak izan beldurrez eta ere presondegiaren irriskua gatik, etzen portugaldar bat ere fidatzen Xabieren lagun, lur idorreraino. Beti untzi.baten behaketan egon zen eta hau sekulan ez jin, denek utzia zutelarik salbu Antonio Sante Fe Kristobalek eta bera arras eri. Hazaroaren 21a zen.

Sanciánen hil zen 1552 ko abendoaren 3an itsashegiko etxola batean Xinako lurraren parrean.

Geroago zuten Xabieren gorputza, zen bezala, ereman Malacarat (1553) eta gero Goarat (1554), eta geroztik han dago.

XABIER NAFARROAREN ETA MISIONEEN ZAINDARI SAINDU

Europan gaindi ibili gutun batzuen indarra.
Bera bizi zenekotz, Xabieren gutunak harrapaka erabiliak ziren Europan barna batetik bestera. Paulo III aita saindutik haste, eta Erromako Buruzagitza eta portugaldar xoilek entzuten zituzten elizetan irakurririk, dela ,Jesuistetan, dela Pariseko Unibertsitarietan...
Espainian, bazabiltzan, Madriletik Toledorat, Valladolidetik Alcalarat, eta Kalahorra, Iruñea, Luzaide, Kartagena, Perpignan edo Sevillarat....
Saindu eta bere herriaren patroin saindu.
Halakoa zen Xabieren saindu fama Ekialde guzian, nun 1556 urtekotz abiatu baitziren saindutasun horren ezagupen galdeak eta deiak. Japonia, India, Portugal eta Espainia guzitik egin deieri erantzunez, 1610ean hasten dire dohatsutasun ezagupenaren urratsak 1619ko urriaren 25ean, Paulo V aita sainduak Dohatsuen mailean ezartzen du.
1622ko martxoaren 12an, Gregorio XV aita sainduak " Saindu " -en lerroko ezagupena emaiten dio, hala-nola San Inazio eta Filipe Nerirekin batearz.
1622an Nafarroak bere zaindari saindutzat hautatzen du eta titulu hori San Ferminek eta biek daukate 1657 urteaz geroztik 1985an, Nafarroako Parlamentuak eza,rri zuen etsenplu edo eredu bezala gizamailean eta argituenen herrunkan, bere jite zabala eta bihotz ausarta zuela gidari ; gizon bat edozoin ezinbertze edo beharrorduren aintzinean ezin etsitua lurraren azken mugetaraino beharturik ere. Horra egiazko nafartar paregabe bihotz zabala mundu guziko herri ala kultura guzieri idekia, ororen miresgarri eta ezin ahantzizkoa egungo egunean ere hainbertze herri eta lurretan.
Misionesten patroin eta gizon orokorra.
Xabieren alderako debozionea zabaldu zen 1633 urtekotz orduan hasi zen Graziazko Bederatziurrunarekin. 1748an aita sainduak izendatzen du Ekialdearen saindu eta zaindari. 1927an Pio XI garrenak egiten du Misione Katoliko guzien zaindari. Munduko bost leihorraldeetan orai zenbat ote dira parropiak ikastetxeak, unibertsitateak edo nolanahiko elkarteak haren izena dutenak !

MISIONESTEN MODELA ETA PATROINA

1/Jainkoaren fagore bezala hartu ditu oro : deia, hautua ala misionea.
2/Jaunaren hitz hauk ditu bakarrik gogoan :
" Zoazte mundu guzirat, enetzat ikasle bila, jakinaraz Berri Ona, bataia Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean eta jakizue ni zuekin naizela egunero munduak diraueno".
3/ Bere apezpikuari eta Jainkoari obeditzeak dio bizia gidatu.
41 Bere kar berezi eta osoa Trinitate Saindua baitan, eta Eukariztia, Maria Birjina Saindua, Kurutzefika ditu.
5/ Bat eginik dago Jesusen Lagundiarekin
6/ Erien artamenez eta presunerez du bere lehen axola.
7/ Girixtino multxo berriak sortzen ditu Elizan.
8/ Lagun onak hautatzen ditu berekilako.
9/ Semenario bat sortzen du, tokikoa, Goan.
10/ Elgarrizketak abiatzen ditu beste erlisionekin. Otoitz labur eta katiximak idazten ditu.

Saindu horren dohain batzu.
- Alai eta apal.
- Beti pobre eta zordun.
- Osoki otoitzari emana.
- Bakartasun gose Lagundian.
- Besteren zerbitzari eta bereaz ahanzkor.
- Pazientziaz eta goxotasunez betea.
- Hurbil errexa : haundi ala ttipiekin.
- Ikus haren obedientzia.
- Pobrezia.
- Garbitasuna.