Euskara liturgian.
(2002)

La commission "Fedea eta kultura" du diocèse de Bayonne a réalisé, à la demande de l'évêche, une enquête concernant l'usage de la langue basque dans la liturgie. Ceci afin de préconiser un usage plus fidèle aux réalités linguitiques d'une part mais aussi afin d'organiser un bilinguisme plus respectueux des diversités linguistiques.

Cette enquête fait apparaître une grande diversité d'usage selon la zone (bascophone ou non ) mais aussi des projets pastoraux des paroisses. L'enquête qualitative fait ressortir des positionnements forts contrastés de la part des prêtres. Certains vivant mal cette diversité, d'autres s'impliquant particulièrement pour évangéliser la culture basque d'aujourd'hui.

I- Ikerketa nola eramana izan den.

J. Caminoren arrangura zen 2001 urte huntan jakitea zertan den euskara liturgian bederen. Euskarak badu segur aipaldi denbora hauetan gibelerat ari dela aintzina ari dela . eta guk elizan zer leku emaiten diogu ? Leku hori ttipituz haundituz ari da ? Lekuaz bestalde zer erran nahi emaiten diogu ? Komunikabide baten lerroan ote da guretako hala elizak ba ote ditu bere arrazoinak euskarari, frantsesari edo elebiduntasunari holako edo halako inportantziaren emaiteko ?
Zinodak zerbait erran bazuen ere hortaz gogoeta funtsezkorik egin ote zen ondotik ? Hala bakotxak (apez bakotxak) bere alde berea egiteari segitu zuen ?

Batzu euskararen lekua sobera haundia dela beste batzuek ttipiegia, araberan liturgian azkartuz edo ahulduz pastoral arduraren izenean ari dira.
Galde horiek guziak gogoan bildu ginen beraz eta deliberatu zen lehen lehenik behar zela ahal bezain argi ikusi zertan zen euskararen lekua bederen elizkizunetan.
Hortako euskal-herriko eliza guzietan iragaiten diren mezak zoin hizkuntzetan diren bai hitza otoitza eta kantu ikertu izan da.

J. Caminok muntatu du talde bat horren egiteko : Gaxuxa Eppherre, anne Marie Etcheverry, Graxi Zolorzano, Maité Deliart, Katty Itzaina, Adolphe Antchordoquy, Marzel Recalde, Peio Jorajuria, Mikel Erramouspé eta Beste zazpi apez. Bakotxak parropia bat edo bi ikertu ditu galdeginez zer elizkizun zer mintzairetan egiten den jakiteko eta denbora berean ahalaz jakiteko nola egiten zuten mintzaira horien antolatzeko.

II- Emaitzak

Ikus karta.


Karta hunek erakusten du Ipar Euskal herriko bi hegaletan Lapurdin eta Xuberon, euskararen lekua biziki ahula dela.

III- Euskara gizartean

Euskararen erabilpena Elizan, gizartearen erapilpenarekin konparatzeko, Siadecoren emaitzekin eman ditugu aldean. Begira dezagun:

Adina

70 urte
%

60 urte
%

45 urte
%

35 urte
%

25 urte
%

15 urte
%

Iparraldean

EAEn

Nafarroan

42

34

13

41

27

13

36

32

23

27

52

23

24

70

23

22

93

25


Hego aldean : jendea gazteago eta euskararen erabilpena haundiago.

Ipar aldean: jendea gazteago eta euskararen erabilpena ahulago.

Adina

Iparraldea


%

B-A-B


%

Lapurdi Barnea


%

Be-Naparroa
eta Xuberoa


%

Orotarat

212400

100

92100

100

88600

100

31700

100

Euskara elebakarrekoak

Euskara mintzo

Euskara ulertzen

Frantsesa bakarrik

1500

54700

19800

136400

0,7

25,7

9,3

64,2

0

8400

3600

80100

0

9,1

3,9

87

700

26800

12300

48800

0,8

30,3

13,9

55

800

19500

3900

7500

2,5

61,4

12,3

23,7

Ipar aldean Euskaldunen kopurua ahula da Hirialdean bainan zenbaki hutsak hartuz euskaldun gehiago bada Hirialdean Barnekaldean baino.

Jendea alde ala kontra ?

Adina

Iparraldea
B-A-B
Lapurdi Barnea
Be-Naparroa
eta Xuberoa

Arrunt alde

Alde

Ez alde, ez kontra

Kontra

Arrunt kontra

11

34

39

12

1

8

31

46

15

0

12

41

35

12

1

21

48

27

4

0



Euskarari buruzko jarrera. Jende guti agertzen da euskararen kontra Ehuneko 13 oro har.

IV- Apezen ikuspegitik

Ez da bixtan dena inkesta alde hortarik barnatu ahal izan bainan inkestalariak entseatu dira batzuen mintzatzea ikusteko nola bizitzen duten egun guzietako bizian gauza hori :

Iritzi desberdinak direla ez da nehor harrituko. Ez da bixtan dena kontra edo alde hartzerik bainan interesagoa dena da nola agertzen zaien eta nola ihardokitzen duten. Hor dira diferentzia haundiak.

1- Batzuek euskara eta frantsesa mintzairen uztartze hori traba bat bezala bizi dute kristau elkartearentzat. Batasuna hausten duela eta elgar baztertze bat sortzen duela. Liturgian denek behar dute ulertu beraz frantsesa behar da baliatu erdaldun bat edo beste agertzen delarik.
Beraz hemen lehentasuna emaiten zaio gehiengoari eta hunen izenean batasunari.

Beste batzuek diote ez dutela jendek galdegiten baitezpada euskara. Berdin zaiotela. Beraz ez dute baitezpada ikusten zer egin behar laiken euskaraz . Bada ere beste ikuspegi bat : liturgiaren folklorizatzea : euskara galduxea den lekuetan euskara mezan sartzeak " bitxi " egiten du artifiziala, ez seriosa. Edo zaharkeria bat : aitatxi amatxien orroitzapen goxo bat . Hori ote dea ebanjelioaren zabaltzeko molderik hoberena ?

Erran ez direnak bainan entzunak izan direnak inkesta huntaz bestalde : euskara liturgian politika baten egitea da elizak ez du euskararen alde agertzerik ez da hau hunen egitekoa. Ez ote du aise amor emaiten errabiatu batzuen aintzinean ?

2- Beste batzuek diote zer traba kausitzen duten euskararen atxikitzeko :
Oraiko pastoral kontseiluetan kanpotik jin erdaldun frango bada eta harro harro mintzo. Euskaldunak uzkurrago eta hauen eraginez euskarak gibelerat egiten. Laiko euskaldunek diote borroka gogorra behar dela eraman apezaren sustengatzeko eta laguntzeko sail hortan.
Lekuka egiten da bainan beste batzuetan kanpotiarrek gaina hartua dukete.
Beraz ez da errex apez batentzat nehoren sustengua gabe euskararen alde irautea.

3- Beste leku batzuetan iduri du gauzak lanoki pastazen direla ez baitezpada ez delakotz problemarik bainan iduri du gauzak antolatuak izan direla eta ontsa esplikatiak. Hemen apezaren nortasunak ainitz egiten duela ez da dudarik. Ez da baitezpada aldekoa edo kontrakoa historio bat bainan gehiago indar bat egin delakotz gauzak diren bezla ikusteko, ikertzeko eta erantzu orekatu baten xutik emaiteko. Eztabadak badira batzuetan nork edo nork igortzen du letra bat dena gatz eta biper bainan gehienak ez jakinean ez baitezpada gaxtakeriaz. Elkarhizketa (ez beti) bainan gehienetan baikorra da eta aterabide bat aurkitzen da.

4- Azkenik badira kexun direnak : Elizak ele ederrak erabiltzen ditu bainan gero ez dira obratuak. Elizak (apezpikuak ?) ez du deus egiten bere erabakien segitzeko* Euskaltzaleak okaztatuak daude eta gisa guziz ez dira gehiago elizan ibiltzen. Beste sinestetan barna eta engaiamenduetan dabiltza edo ixil ixila badoazi … nehorekin samurtu gabe .
* zinoda, 1987 ko apezpikuaren letra…

IV- Gogoetak

Funtsezko gogoeta berritu baten beharra senditzen da. Bide batzu agertu (jadanik egiten direnak argian emanez) eta bide berriak ikertu.

- komunikazione beharra : poblemak diren lekuetan ageri da komunikazione eta gogoeta eskasa. Berdin berdina problemarik ez den lekuetan ohartzen gira apezak edo pastoral kontseiluak indar haundia egin duela esplikatzeko edo gauzak behar bezala antolatzeko hala nola mezako horrian irakurgai guziak bi mintzairetan agertuz. Jenderi esplikatuz zendako den meza bat euskaraz edo parte bat …
- gogoeta beharra batek erran duen bezala pastorala euskaraz hala euskararen pastorala. Ikusiz euskaltzale mundua karraskan elizaren ganik urruntzen ari dela . Apez gazterik ez da gehiago euskaldunik. Zendako ez eman hauer urte bat euskararen ikasteko . Hauentzat on laike eta AEKarentzat ere !
- Ikertu ere (hemen ez dugu aipagai) hegoaldeko kristau elkarteek nola egiten duten euskalduntze hori . (Lasalletarrekin adibidez …)
- Inkestek erakusten dute jendea ez dela oro har euskararen kontra. Gainera hunen erabilpena gune sinbolikoan kokatzen dute gaztexoek partikulazki. Hortaz bi gogoeta egin behar ginuzke dudarik gabe.
- Teologia erreberritu bat behar ginuke landu partikulazki misionest ditugun euskaldunak lagun. Europaz bestalde badira segur kristauak eta hauen ikusmoldeak ere behar ginuzke hartu kulturen eta ebanjelioaren arteko harreman horien barnatzeko.