Mgr Pierre Molères,
Evêque de Bayonne, Lescar et Oloron

P. Molères envoie ses sentiments amicaux aux frères évêques Ricardo, Juan Mari, Miguel et Carmelo et leur exprime sa vive satisfaction après lecture de leur message d’espoir.
La nouvelle du cessez-le-feu permanent annoncé par l’ETA devrait pouvoir ouvrir un chemin à la paix, favoriser la cicatrisation de blessures profondes et permettre des collaborations fécondes.
Il souhaite que cette espérance ne soit pas déçue et soit entretenue par la loyauté des intentions et le courage de tracer ensemble des chemins nouveaux.
Il prie le Seigneur à cette intention et invite les chrétiens d’Iparralde à faire de même et à coopérer autant que possible à cette œuvre de paix, dépassant toute frontière.

Bayonne le 23 mars 2006

Pierre Molères-ek bere anai Rikardo, Juan Mari, Miguel eta Karmelo gotzaieri bere adiskide bihozkada bidaltzen die, bai eta esaten ere zein pozik irakurtu duen esperantzaz beteriko zuen mezua.
E.T.Ak iragarritako su-eten iraunkorraren berriak bakearen bidea ireki behar luke, zauri sakonak sendatzen lagundu, eta lankidetza emankorrak bultzatu. Esperantza horrek ez duela huts eginen opa du. Aitzitik, indar eman diezaiotela asmoen zintzotasunak, eta alkarrekin bide berriak zabaltzeko adoreak.
Horren alde otoitz egiten dio Jaunari eta Iparraldeko kristauei eskatzen die, otoitz hortan eta mugagabeko bake baten alderako lanean ahal bezainbat parte har dezaten.

Baionan, 2006 eko martxoaren 23.

Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua

Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainok egiazko itxaropenez hartu dugu ETAk iragarritako ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren berria.

Iragarpen honek indarkeriari betiko uko egitea ekar dezakeen heinean, gure gizartearekin batera lasaitasun-sentsazio bat bizi dugu eta baita ere honako hau gure gizartearen baketze eta adiskidetze osorako bidean urrats garrantzitsua izan daitekeenaren itxaropena.

Lehenago burutu izan diren baketzeko ahaleginek gogoko emaitzarik utzi ez duten arren, egoera berria, zilegi eta demokratikoa den aniztasunean oinarriturik guztion arteko gizarte-bizikidetza eraikitzeko aukera gisa begiratzen dugu. Herritar guztiok giro sozial bat sortzera deituak gaude, gure arteko harremanetatik behin betiko urrundu dadin indarkeriara jotzea.

Une hauetan agintariak eta ordezkari politikoak, guztion ongiaren zerbitzari direnez, beren esku dute, legezkoak diren desberdintasunak errespetatuz, guztiontzako zuzena eta bakean den gizartearen eraikuntza demokratikoa gidatzeko erantzukizun berezia. Zeregin zintzo honetan gure begirunea eta babesa izango dute.

Kristau askorekin batera, Elizaren artzain gisa, beste herritarren artean bakegintzan aritu gara. Hala jarraituko dugu konbentzimendu hau izanik: “Bakea era berri batean azaltzen da... herritar guztien bizikidetza gisan zuzentasunak gobernatutako gizartean, non, gainera, bakoitzarentzako ona ahal den bezainbat gauzatzen den.” (Benedikto XVI.aren Mezua, “Egian, bakea” 6.zenb).

Geure egiten dugu urte hauetako sufrimendu handia. Sufrimendua ugari pilatu da askorentzat penosoak izan diren egoera eta garaian zehar, bereziki mingarriak indarkeriaren eraginez oraindik gaur egun konponbiderik gabeko ondorioak jasaten dituztenentzat. Prest gaude hain zauri sakonak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta laguntzei bultzada emanez jarraitzeko bai Elizan bai gizartean.

Sinestedunei dei egiten diegu bakearen alde otoitz egin dezatela eta izan daitezela gure herria erabat baketu eta adiskidetzeko eragile, guztiona den Jainko Aitarenganako fedeak mugiturik. Alde guztietan erein beharko dugu eskatutako, eskainitako eta hartutako barkamenaren esperientzia askatzailea, kontuz eta pazientziaz ihardunez.

Jainkoak bedeinka ditzala bakearen alde ari diren guztiak!

+Ricardo, Bilboko Gotzaina
+Joan Maria, Donostiako Gotzaina
+Miguel, Gasteizko Gotzaina
+Karmelo, Bilboko Gotzain-laguntzailea


Bilbo, Donostia, Gasteiz 2006ko martxoaren 22a

Nota conjunta de los Obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria

Los obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria hemos recibido con verdadera esperanza la noticia del alto el fuego permanente anunciado por ETA.

En la medida en que este anuncio vaya a suponer una renuncia definitiva a la violencia, experimentamos junto con nuestra sociedad una sensación de alivio y una expectativa de que éste pueda ser un paso importante en el camino hacia una plena pacificación y reconciliación de nuestra sociedad.

A pesar de que intentos anteriores de pacificación no han llegado a dar el fruto deseado, contemplamos la nueva situación como oportunidad de construir la convivencia social entre todos desde la pluralidad legítima y democrática. Todos los ciudadanos estamos llamados a contribuir a crear un clima social en el que se aleje definitivamente de nuestras relaciones el recurso a la violencia.

En estos momentos los gobernantes y representantes políticos, como servidores del bien común, tienen en sus manos la especial responsabilidad de conducir la construcción democrática de una sociedad justa y en paz para todos, respetando las legítimas diferencias. Pueden contar en esta noble tarea con nuestro respeto y nuestro apoyo.

Junto a muchos cristianos, como pastores de la Iglesia, hemos participado entre otros ciudadanos, en el trabajo por la paz. Seguiremos haciéndolo desde la convicción de que: “La paz se presenta de un modo nuevo... como convivencia de todos los ciudadanos en una sociedad gobernada por la justicia, en la cual se realiza en lo posible, además, el bien para cada uno.”( Mensaje de Benedicto XVI, “En la verdad, la paz” n 6)

Compartimos los sufrimientos acumulados a lo largo de una situación y un tiempo que han sido penosos para muchos y especialmente dolorosos para quienes aun hoy padecen más directamente las consecuencias irreparables de la violencia. Estamos dispuestos a seguir promoviendo en la Iglesia y en la sociedad los servicios y las ayudas necesarias para sanar tan profundas heridas.

Invitamos a los creyentes a orar por la paz y a tomar parte activa en la plena pacificación y reconciliación de nuestro pueblo, movidos por nuestra fe en un Dios Padre de todos. Habremos de sembrar con delicadeza y paciencia en todos los ambientes la experiencia liberadora del perdón solicitado, ofrecido y recibido.

¡ Dios bendiga a cuantos trabajan por la paz!

+Ricardo, Obispo de Bilbao
+Juan María, Obispo de San Sebastián
+Miguel, Obispo de Vitoria
+Carmelo, Obispo Auxiliar de Bilbao


Bilbao, San Sebastián, Vitoria 22 de marzo de 2006