"Les Missions Africaines ont 150 ans !

Le 9 Mars dernier, à Tarnos, les Missions Africaines ont célébré la mission.

Sur l’invitation des Pères de Baudonne et de la coopération missionnaire de Dax et de Bayonne, pas moins de 200 personnes, religieux, religieuses et laïcs, se sont retrouvées à Tarnos. Après une bienvenue chaleureuse autour d’un café, le rendez-vous était donné à la chapelle de Baudonne où le père Jules Lahargou a rappelé le sens de l’année missionnaire que vit le diocèse de Bayonne autour de deux anniversaires : celui des Missions Africaines qui ont été fondées par Mgr Marion de Brésillac en 1856 et celui de la naissance, voici 500 ans de ce géant de la mission que fut François-Xavier.
Autour de ces deux "grands missionnaires", qui ont osé " semer l’Evangile " le premier en Asie et le second d’abord en Asie puis en Afrique, les Pères missionnaires ont souligné l’importance de la mission aussi bien " ici que là-bas "… " Être missionnaire c’est être proche de ceux qui sont loin, sans être loin de ceux qui sont proches ".

C’est dans le souvenir de tous les missionnaires défunts des deux diocèses qu’une quarantaine de Prêtres se sont réunis autour de l’autel pour célébrer l’Eucharistie dans une chapelle beaucoup trop petite pour cette occasion.
En présence des deux évêques : Monseigneur Pierre Moléres pour le diocèse de Bayonne et Monseigneur Philippe Breton pour le diocèse d’Aire et Dax. Une belle messe d’action de grâce, marquée au début par l’arrivée en procession de la photo de Brésillac, puis d’un très beau tabernacle du Niger, envoyée par Mgr Michel Cartatéguy, et enfin une daba, signifiant tout le travail des hommes de là-bas, et un magnifique pagne du Bénin qui est venu recouvrir l’autel pour l’Eucharistie. Mgr Breton a prononcé l’homélie. Un appel vibrant à tous à être missionnaires là où nous sommes.

Après le déjeuner offert par les Pères de Baudonne, les invités se sont de nouveau retrouvés dans la chapelle pour, cette fois, partager un moment de réflexion et d’échange. Une vidéo exposant les défis de la mission aujourd’hui pour les Missions Africaines comme pour nos églises d’Europe, était le point de départ de quelques questions. On comprend vite la complexité de la mission. Comment annoncer l’évangile dans une culture, une réalité socio-économique et politique totalement différente. La réponse
n’est ni simple, ni unique ! Le Père Félix Houessou, originaire du Bénin, aujourd’hui à Baudonne, a permis de découvrir la sensibilité africaine d’un missionnaire. Son témoignage donne aussi à réfléchir sur la manière occidentale d’appréhender le continent africain. C’est sur ses dernières paroles optimistes et une dernière prière que s’est séparée l’assemblée.

Vraiment une belle fête missionnaire !

Afrikar Misioek 150 urte !

2006-ko martxoaren 9 an, Tarnosen, Afrikar Misioek ospatu dute misioa. Baudonneko aitek, eta Baiona - Akizeko kooperazio misionestek gomitaturik, 200 bat presuna elgarretaratu dira Tarnosen. Ongi etorri bero baten ondotik, hitz ordua egina zen Baudonneko kaperan. Hor Jules Lahargou aitak oroitarazi du Akizeko eta Baionako elizbarrutiek bizi duten misio urtearen sentsua, bi urtebururen inguruan: Afrikar Misioen sortzea 1856. urtean Marion de Brésillac apezpikuari esker, eta San Frantses Xabierrekoa, misionesten patroiaren sortzearen 500. urtebetezea. “Ebanjelioa lau haizetara” hedatzera, lehena Asian gaindi eta bigarrena lehenik Asian eta gero Afikan, ausartu diren bi misionest handi hauen inguruan, Baudonneko aitek azpimarratu dute misioaren inportantzia, izan dadin “han ala hemen”… " Misionest izaitea da urrun direnetarik hurbil izaitea, hurbil direnetarik urrundu gabe".

Zendu diren bi elizbarrutietako edo diosesetako misionestak gogoan, berrogei bat apez bildu dira aldare inguruan Euskaristia ospatzeko. Baudoneko kapera sobera ttipia gertatu da egun hortan.
Hor aurkitzen ziren ere bi apezpikuak: Pierre Moléres, Baionako elizbarrutiaren apezpikua eta Philippe Breton, Aire eta Akizeko elizbarrutiaren apezpikua.

Esker onezko meza ederra izan da: hastean, Brésillac apezpikuaren irudi bat proosinoz ekarria izan da; gero Michel Cartatéguy apezpikuak igorri Nigeriako tabernakulu bat agertua izan da, eta azkenik daba bat, " han " bizi diren presuna guzien lana itxuratuz, aldare gaina, Eukaristirako, Benineko oihal eder batek estaltzen zuela. Breton Jaun Apezpikuak egin du predikua, denak misionest izaitera kartsuki deituz, bakotxa dagon tokian.

Baudonneko aitek eskaini bazkariaren ondotik, gomitak berriz bildu dira kaperan, eztabaida eta pentsaketa denbora baten partekatzeko. Bideo bat erakutsia izan da gaurko misioaren desafioak edo erronkak agertuz, ala Afrikar Misioentzat ala Europako elizentzat. Bideoa izan da galdera batzuen lehen urratsa. Laster ulertzen da misioaren konplexutasuna. Nola ebanjelioa iragarri, errealitate sozial, politiko eta kultural guziz desberdin batean. Ihardespena ez da ez sinplea, ez eta soila ! Félix Houessou aitak, sortzez Benindarra, gaur egun Baudonnen bizi denak, agertu du misionest baten afrikar sentsibilitatea. Bere lekukotasunak gogoetak eginarazten ditu, afrikar lurraldeaz "jabetzeko", Mendebalak duen jokaeraz. Hitz optimista edo baikor hauekin eta azken otoitz baten ondotik, bakoitza bere etxerat sartu da.

Bai zinez, misione besta ederra !

SDIC